
16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
378
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Iñigo Urrutia Libarona jaunak gainditu egin duela 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Administrazio Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Iñigo Urrutia Libarona jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9628**. Kodea: PLC8L1 – D00233-1. Jakintza arloa: Administrazio Zuzenbidea. Saila: Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Eman beharreko gaiak: «Administrazio Zuzenbidea I», «Administrazio Zuzenbidea II», «Administrazio Zuzenbidea III» eta «Hizkuntza Zuzenbidea».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2025eko urtarrilaren 16a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS