Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
377

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntzako sailburuak 2024ko irailaren 30ean emandako Aginduan (urriaren 9ko EHAA, 197. zk.) ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Maite Sillero Pérez de Albeniz andrea Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-72 kodea, 18 maila).

2.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 15etik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala