
15. zk., 2025eko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
374
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 372/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
372/2024 prozedura laburtua, izangai batek 2024ko uztailaren 30eko Ebazpeneko 9.4.1.1 oinarriaren aurka aurkeztua. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizialaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen (abuztuaren 26ko EHAA, 165. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko urtarrilaren 13a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
RSS