Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2025eko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
373

JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dizkiegu interesdunei, baina ezinezkoa gertatu da, Administrazioari egotzi ezineko arrazoiak direla medio.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendako interesdunei edo legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta–, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, egindakotzat joko da erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala