Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2025eko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
371

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, 2024ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduaren bidez, 2024ko ekitaldian Euskal Autonomía Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egin zen. Agindu horren 13. oinarri arautzailearen arabera, Osasun Sailburuordetzak ebatziko du laguntzen deialdia, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 2024ko abenduaren 20an egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren toki-erakundeen proiektuei laguntzak ematea. Bertan, erakundeen identitatea, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten dira.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, erakundeen identitatea, balorazio-prozesuan lortutakoa eta ukatzeko arrazoia adierazita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala