
15. zk., 2025eko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 4 orri.)
- EPUB (227 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
370
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira Bioef Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioaren Medtech ekimena garatu, baliozkotu eta erakusteko proiektuetarako.
Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 24ko Aginduaren bidez, Bioef Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioaren Medtech ekimena garatu, baliozkotu eta erakusteko proiektuetarako laguntzetarako deialdia onartu zen (2024ko urriaren 15eko EHAA). Ondoren, Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 24ko Aginduaren huts-zuzenketaren bidez (2024ko urriaren 28ko EHAA), Bioef Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioaren Medtech ekimena garatu, baliozkotu eta erakusteko proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten duen 2024ko irailaren 24ko Agindua zuzendu zen, laguntzen oinarri arautzaileen eranskina falta zelako.
Oinarri arautzaileen 12. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntzak, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoaren arabera.
Aurkeztutako eskabideak eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean adierazitako ikerketa-proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute entitate eskatzaile interesdunek, oinarri arautzaileen 12.5 artikuluak bildutakoa betez.
Bilbao, 2024ko abenduaren 18a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS