Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2025eko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
369

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, 2024ko deialdian aurkeztutako osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematekoa. Lerroa: «Ikerketa sanitarioko jarduerak sustatzea».

Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren bitartez (2024ko maiatzaren 14ko EHAA, 93. zk.), osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia iragarri zen.

Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.

«Ikerketa sanitarioko jarduerak sustatzeko» lerrora aurkeztutako eskabideak ikusita, eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta eta aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean adierazitako ikerketa sanitarioko jarduerak sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak.

Bigarrena.– Ukatzea II., III. eta IV. eranskinetan adierazitako ikerketa sanitarioko jarduerak sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak, eranskinetan bertan azalduta dauden arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan, hargatik eragotzi gabe egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 16a.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala