Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
351

IRAGARKIA, 01 SEA 2024-53 zehapen-prozeduraren ordainketa-gutunaren berri emateko dena.

Ezinezkoa izan da ordainketa-gutun hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Eranskinean zehazten den interesdunak hamar egun balioduneko epea du ordainketa-gutuna eskuratzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik; Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan eskura dezake (Samaniego 2, 01008 PK, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, banakako jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a.

(Lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa, eta abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubidea– xedatutakoaren arabera).

Garapen eta Industria Administrazioko zuzendaria,

JOSE LUIS AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala