
14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
350
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 376/2024 prozedura arruntean.
Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura hau:
376/2024 prozedura arrunta. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, ebazpen honen aurka aurkeztuak: Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenak, demandatzaileek Funtzio Publikoko zuzendariaren ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezesten dituztenak. Azken ebazpen horien bidez, ezetsi egiten dira auzi-jartzaileek karrerako funtzionario edo egoera baliokide gisa aitortzeari eta betetzen ari diren lanpostuari behin betiko atxikitzeari buruz aurkeztutako eskabideak.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS