Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
347

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan langile ikertzaileei eta langile teknologoei prestakuntza-bekak emateko 2024ko deialdia (Ikertalent programa).

Ikusi dira 2024ko maiatzaren 14ko Aginduan ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak. Agindu horren bidez, deialdi bat egiten da nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren sektoreko arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko 2024ko laguntzetarako. Laguntza horiek martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan daude aurreikusita (Ikertalent programa).

Behin hautagaiak ebaluatu eta hautatzeko prozesua amaituta, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amaiera ematea honako deialdi honetara aurkeztutako hautagaiak hautatzeko eta ebaluatzeko prozesuari: nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko 2024ko deialdia (Ikertalent programa).

Bigarrena.– Dirulaguntzen 2024ko deialdiko esleipendunen eta ordezkoen zerrenda ezartzea (I. eta II. eranskinak).

Era berean, prozeduratik kanpo utzitako eskatzaileen zerrenda eta baztertzeko arrazoiak ezartzea (III. eranskina).

Hirugarrena.– Hamar egun balioduneko epea ezartzea, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, laguntza berariaz onartzeko.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala