Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
346

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 10ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, 2025eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako proiektuen Balorazio Batzordeko kideak izendatu eta batzorde horren osaera argitara ematen duena.

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuak aztertu, ebaluatu, aurrehautatu eta hautatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, artikulu horretan ezarritako osaera eta ezaugarriak izango dituena. Dekretuaren 8. artikulu horretan, 5. apartatuan, ezartzen da Balorazio Batzordearen osaera deialdiaren ebazpenean argitaratuko dela, edo, bestela, Gazteriako zuzendariaren ebazpen bidez, EHAAn.

2025erako deialdia 2024ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta, beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, eta horren osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:

– Batzordeburua: Josu Gerediaga Egurrola, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.

– Batzordekidea: Miren Saiz Alzugaray, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria.

– Idazkaria: Iker Garagarza Berger, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


Azterketa dokumentala