
14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
340
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, datu pertsonalen babeserako sarien IX. edizioan saritutako hautagaien zerrenda argitaratzekoa.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2024ko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez, datu pertsonalen babeserako sarien IX. edizioaren deialdia egin zen.
Hautagaiak aurkezteko epea amaitutakoan, Epaimahaiak 2024ko abenduaren 19an egindako bileran eztabaidatu eta ebatzi zituen sariak, deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoaren arabera. Guzti horrekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien IX. edizioan saritutako hautagaiei dagokienez Epaimahaiak hartutako erabakia, modalitate hauetan:
Saria datuen babesaren arloko ibilbide profesionalari:
– Saria – Mónica Arenas Ramiro.
Saria datuen babesaren arloko ikerkuntza edo ekintzailetzari:
– Saria – Mikel Recuero. «Investigación científica y datos personales: respuestas europeas al desafío globalizado» izenburuko doktorego-tesiarengatik.
– Accesita – Olatz Sagarduy. «Estadio batera sartze hutsak gure irudiaren gaineko eskubideak mugarik gabe lagatzea dakar?» izenburuko artikuluarengatik.
Saria datuen babesaren arloko komunikazio, zabalkunde eta sormenari:
– Saria – EITB. «Quédate» saioan datuen babesari buruz argitaratutako erreportajeengatik.
– Accesita – Radio Bilbao / Cadena Ser. «Las motivaciones que utilizan los tribunales, determinantes para el consumidor» izenburuko irratiko erreportajearengatik.
Saria datuen babesaren arloko proaktibotasunari eta jardunbide egokiei:
– Saria – Bizkaiko Foru Aldundia. «Desarrollo, implantación y mejora continua del plan de adecuación a la normativa de protección de datos del sector público foral del Territorio Histórico de Bizkaia: Diputación Foral de Bizkaia y entidades forales» izenburuko proiektuarengatik.
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren webgunean, eta ebazpena jakinaraztea pertsona eta entitate interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.
Lehendakaria,
UNAI ABERASTURI GORRIÑO.
RSS