
14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
339
AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 14koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Zerbitzu Zuzendaritzan.
Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zerbitzu Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko urriaren 8ko EHAA), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 26) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke organo beraren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS