Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
337

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten baita.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta sail horretan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak 2024ko urriaren 18an emandako Aginduan (urriaren 31ko EHAA, 213. zk.) ezarritakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Gema Monterroso Segade andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Justizia Administrazioko Zuzendaritzan (520010-37 kodea).

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 13tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala