
14. zk., 2025eko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
336
54/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jon Guajardo Remacha jauna, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente kargutik kentzen den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10reko 448/2014 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.), Jon Guajardo Remacha jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jon Guajardo Remacha jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urtarrilaren 19ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS