Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZA
335

IRAGARKIA, Pasaiako portuko La Herrera kaiko 2 zenbakidun biltegia ustiatzeko helburuarekin, jabari publikoko baimenaren espedientea izapidetzeko eskaintza hautaketarako lehiaketari buruzkoa.

Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen testu bateginaren 79.3 artikulua aplikatuz, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 24ko ezohiko bilkuran hartutako ondorengo baimena emateko lehiaketaren deia egiten duen ebazpena argitara ematen da:

1.– Xedea: Pasaiako portuko La Herrera kaiko 2 zenbakidun biltegia ustiatzeko helburuarekin jabari publikoko baimenaren espedientea izapidetzeko eskaintza hautaketarako lehiaketa.

2.– Kokapena: Pasaiako portua.

3.– Baimenaren epea: hiru (3) urte, biltegia eskura jartzeko akta sinatzen denetik aurrera.

4.– Lizitatzaileek bete beharreko baldintzak: lehiaketaren oinarrien pleguko 12. oinarrian xedatutakoaren arabera.

5.– Parte hartzeko baldintzak eta eskaintzak aurkeztea: lehiaketaren oinarrien pleguko 13., 14. eta 15. oinarrietan xedatutakoaren arabera.

6.– Esleitzeko irizpideak: lehiaketaren oinarrien pleguko 18. oinarriaren arabera.

Eskaintzen balorazioa, gehienez ere 100 punturekin, ondorengo banakapenaren arabera egingo da:

A) Enpresa-proiektua.

Puntuazioa: 20 puntu gehienez, hitzartutako urteko gutxieneko trafikoagatik.

B) Ustiapen-proiektua.

Puntuazioa: 10 puntu gehienez.

Baloratuko dira:

– 5 puntu gehienez: biltegiaren ustiapenaren ingurumen-analisia, ezarritako kontrolak eta aurkeztutako Ingurumena Kudeatzeko Programan jasotako neurri zuzentzaileak.

– 5 puntu gehienez: eskainitako erantzukizun sozial korporatiboko neurrien plana, neurrien interes soziala eta aurrekontua kontuan hartuta.

C) Proposamen ekonomikoaren balorazioa (70 puntu, gehienez).

– 45 puntu gehienez, okupazio-tasaren hobekuntzengatik

– 25 puntu gehienez, jarduera-tasaren hobekuntzengatik.

7.– Behin-behineko fidantza: hamar mila (10.000) euro.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Eskaintzak jasotzeko epea: hogeita hamar (30) egun natural, dagokion iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

b) Aurkezteko lekua: Sektore Publikoko Lizitazio Elektronikoko Zerbitzuen Plataforman (PLACSP) aurkeztuko dira eskaintzak. Pleguak eta dokumentazio osagarria modu librean, zuzenean eta doan eskuratu ahal izango dira bitarteko elektronikoak erabiliz, Pasaiako Portuko Agintaritzaren kontratatzailearen profilaren bidez. Profil hori Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman dago (https://contrataciondelestado.es).

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak idazteko hizkuntza edo hizkuntzak: gaztelania.

Pasaia, 2025eko urtarrilaren 2a.

Lehendakaria,

JOAKIN TELLERIA AGUIRREZABALA.


Azterketa dokumentala