Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
331

ERABAKIA, 2025eko urtarrilaren 9koa, Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 30eko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Hernaniko farmazia-eskualdean (Astigarraga) deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdian, eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2025eko urtarrilaren 9an egindako bileran:

Lehenengoa.– Behin-behineko puntuazio-zerrendak onartzea. Zerrenda horietan dator zehazturik parte-hartzaile bakoitzak behin-behinean zenbat puntu lortu dituen aipatutako prozeduraren arabera irekitako prozeduran.

Bigarrena.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamar eguneko epea ematea, interesdunek beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten balorazio-batzordearen aurrean. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 9a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

ELENA SANTESTEBAN OTAZU.

ERANSKINA
BEHIN-BEHINEKO PUNTUAZIOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala