Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
324

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2024. eta 2025. urteetan euskal kultura-ondarea babestera bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez (irailaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 170. zk.), Euskal Kultura Ondarearen babesaren eremura bideratutako ikerketa-lanak 2024. eta 2025. urteetan egiteko dirulaguntzen deialdia arautu zen.

Deialdiaren 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Balorazio Batzordeak, 2024ko urriaren 23an egindako bileran, eskabideak aztertu eta proiektuak ebaluatu zituen, agindu arautzailearen 17. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideetan oinarrituta, dagokion balorazio-txostena egiteko.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.

Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren eskabideak ez onartzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuak 2024ko ekitaldian hasi beharko dira. Amaitzeko epearen azken eguna 2025eko urriaren 31 izango da, eta ezin izango da exekuzio-epea geroratu edo luzatu data horietatik aurrera.

Seigarrena.– Dirulaguntza honela ordainduko da, dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 emango da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu ondoren eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, betiere 2025. urtea eta gero.

Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa Aginduaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutakoaren arabera egingo da, hurrenez hurren. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 17a da, egun hori barne.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazteko eta jende guztiak horren berri izan dezan, Dirulaguntzen Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala