Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
320

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Koldo Ulibarri Orueta jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Euskal Filologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Koldo Ulibarri Orueta jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***1677**. Kodea: AGC8L1 – D00114-17. Jakintza arloa: Euskal Filologia. Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Euskal Testuak I» eta «Euskal Testuak II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2025eko urtarrilaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala