
13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
319
AGINDUA, 2024ko abenduaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuarena, José Miguel Muñoz San Martín jauna Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– José Miguel Muñoz San Martín jauna, berak hala eskatuta, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkari kargutik kentzea (511786 kodea, 10 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 27a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS