Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
318

1783/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Enrique Manuel Bárez Hernández jauna izendatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko.

Ikusi da Arabako Erakunde Sanitario Integratuak zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia egin zuela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 1605/2024 Ebazpenaren bidez egindakoa (abenduaren 2ko EHAA, 234. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta hautagaiek lanpostu horretan jarduteko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, baita baloratu ere, haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Enrique Manuel Bárez Hernández jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Enrique Manuel Bárez Hernández jauna izendatzea zuzendari-gerente, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko abenduaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala