Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
317

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Biokimika eta Biologia Molekularra Sailaren Arautegiaren aldaketa onartzen duena.

2024ko ekainaren 28an, Biokimika eta Biologia Molekularra saileko kontseiluak barne arautegiaren aldaketa onartu zuen, egoitzako sail atal berri bat sortzeko eta beste artikulu batzuk egungo erreferentziazko arautegietara egokitzeko.

Lege Zerbitzuak aldeko txostena eman zion arautegia aldatzeko proposamenari.

Hainbat aldaketa egin behar direnez, proposatu da testu berri bat onartzea eta egungo arautegia indargabetzea.

Sailen Esparru Arautegiko 4.3 artikuluari jarraituz, UPV/EHUko idazkari nagusiari dagokio sailen arautegien aldaketak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, baldin eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Biokimika eta Biologia Molekularra Sailaren Arautegiaren aldaketa, eranskinean jasota bezala.

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Aldaketa hau EHAAn argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2025eko urtarrilaren 8a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
BIOKIMIKA ETA BIOLOGIA MOLEKULARRA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Biokimika eta Biologia Molekularra sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean dauka egoitza: Sarriena auzoa, z.g. 48940 Bilbao.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Biokimika eta Biologia Molekularra sailak honako atal hauek ditu:

a) Egoitzako sail atala, Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

b) Farmazia Fakultateko sail atala, Vitoria-Gasteizen.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko I. kapituluko 2. atalaren zehaztapena.

Biokimika eta Biologia Molekularra sailak batzorde iraunkor bat izango du, Sailen Esparru Arautegiko I. kapituluko 2. atalean jasotzen den moduan.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bien artean hamabost minutuko tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Hauteskunde prozesuetan izan ezik, kide anitzeko organoko kideek beren botoa eskuordetu ahal izango diote organoko beste kide bati. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoak eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak. Organoko kideek idatziz adierazi beharko dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Saileko zuzendariaren agintaldia sei urtekoa izango da, eta ezin izango da ez luzatu ez berritu.

7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du lekua, 15 eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Kide anitzeko organoko kide titularren bat ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, eta, oro har, arrazoiak emanda bertaratu ez denean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak ordezkatuko du. Halakoetan, dena delako egoera egiaztatzen duen agiria helarazi beharko zaio saileko idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 72 ordu lehenago, gutxienez.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Arautegi hau indarrean sartzean indargabetuta geratuko da 2013ko otsailaren 1ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Biokimika eta Biologia Molekularra Sailaren Arautegia.

AZKEN XEDAPENA.– Arautegia indarrean jartzea.

Arautegi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.


Azterketa dokumentala