Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2025eko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
316

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, «Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegiaren egokitzapena»-ren zuzenketa argitaratzeko agindua ematen duena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2024ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, eta Graduko Batzordearen proposamenari jarraituz, «UPV/EHUko Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegiren egokitzapena» onartu zuen.

Testu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren (155. zk., 2024ko abuztuaren 9koa), antzeman zen Gobernu Kontseiluak onartutako testuak ez zuela, akats baten ondorioz, zenbait xedapen jasotzen haren amaieran; hori dela eta, organo horren 2024ko abenduaren 17ko osoko bilkuran erabaki da Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak proposatutako zuzenketa, honi erantsita doana.

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.

Horregatik guztiagatik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Bidaltzea «Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 18an onartutako UPV/EHUko Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegiaren egokitzapena»-ren zuzenketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dadin, eranskinean jasota dagoen moduan.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari eta, kontra egiteko, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio ordena horretako epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita epe biak. Edozelan ere, ezingo dira jarri bi errekurtsoak aldi berean.

Leioa, 2024ko abenduaren 20a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA

Zuzenketa, Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegiaren egokitzapenarena (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutako arautegia).

ZUZENKETA

Artikulu bakarra.– Zuzentzea Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegiaren egokitzapena (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutako arautegia).

Honela aldatuko da Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegiaren egokitzapena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 18an onartua (arautegia 2012ko maiatzaren 16an onartu zuen Gobernu Kontseiluak).

Bakarra: xedapen hauek sartzea testuan:

«XEDAPEN GEHIGARRIA.– Arautegi hau interpretatzeko ahalmena.

Graduko ikasketen arloko eskumena duen errektoreordeari ematen zaio arautegi honen aplikazioan sor litezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko eskumena.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Jakintza eremuetan sailkatuta ez dauden graduak.

Arautegi hau indarrean jartzen denerako irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuko jakintza eremuetan sailkatu ez diren unibertsitateko gradu ofizialei lehengo arautegia aplikatuko zaie (Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitu eta Onartzeko Arautegia, Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartua), harik eta jakintza eremuetan sailkatu arte.

AZKEN XEDAPENA.– Arau osagarriak ezartzeko ahalmena.

UPV/EHUko Graduko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatuko duten arau osagarriak emateko».

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.

Zuzenketa hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.


Azterketa dokumentala