
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
314
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Hondarribiko portuko eraikina eraisteko eta arrantza-sareak biltegiratzeko eraikin berri bat eraikitzeko jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkartea.
– Xedea: Hondarribiko portuan jabari publikoa okupatzea sareen egungo eraikina eraisteko obrak egiteko eta arrantza-sareak biltegiratzeko eraikin berri bat eraikitzeko.
– Azalera: 906,43 m2.
– Epea: hogeita hamar (30) urte, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
– Tasa: tasarik gabe.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS