
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
313
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Hondarribia, Getaria, Mutriku eta Donostiako portuetan jabari publikoko emakida emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: UTE Gipuzkoako Portuak 2023.
– Xedea: Hondarribia, Getaria, Mutriku eta Donostiako portuetan garbiketa-tresnak gordetzeko biltegia eta langileentzako aldagela; eta Getarian beste lokal bat, hondakin oliotsuak segurtasun- eta higiene-baldintza egokietan gordetzeko.
– Azalera: 332,43 m2.
– Epea: 24 hilabete, beste 24 hilabetez luzatzeko aukerarekin, edo garbiketa-kontratua amaitu arte.
– Tasa: 10.759,93 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS