Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
312

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Donostiako portuan Bela Eskolako tresnak biltegiratzeko jabari publikoko emakida emateari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Real Club Náutico San Sebastián.

– Xedea: Donostiako portuko jabari publikoa okupatzea Optimisterako zamaketa metalikoak eta Bela Eskolako piraguak eta salbamenduko ontzi arin eta pneumatikoak biltegiratzeko.

– Azalera: 199,5 m2.

– Epea: 2024ko apirilaren 1etik 2031ko urriaren 14ra arte.

– Tasa: 3.235,5 euro urtean (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala