
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
311
IRAGARKIA, G 32 2024 S zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
B72581481 IFZ zenbakia duen pertsona juridikoari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betez.
Horren arabera, jakinarazten zaio 2024ko urriaren 25ean zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso jakituna etorbidea 35, Donostia / San Sebastian).
Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin, alegia; dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20a murriztuko da.
Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.
Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan aipatzen den helbidean eskatu ahal izango da.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia / San Sebastian, 2025eko urtarrilaren 8a.
Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.
RSS