
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
307
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación 5+11 Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetako 1. artikuluaren, fundazioaren izenari buruzkoaren, aldaketa.
2024ko apirilaren 16an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación 5+11 Fundazioa izenekoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2024ko apirilaren 10ean erabaki zuen aldaketa, eta publiko bihurtu zen 2024ko apirilaren 12an, Vitoria-Gasteizen, Luis Pérez de Lazárraga Villanueva notario jaunaren aurrean egiletsitako eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 505). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:
– 1. artikulua (izena): aldatu egiten da Fundación 5+11 Fundazioaren izena, eta aurrerantzean Fundación Baskonia Alavés Fundazioa izango da.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aurrerantzean Fundación Baskonia Alavés Fundazioa izena izango duen Fundación 5+11 Fundazioaren estatutuen 1. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, 2024ko apirilaren 12an, Vitoria-Gasteizen, Luis Pérez Lazárraga Villanueva notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 505).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 8a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS