
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 5 orri.)
- EPUB (381 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
306
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena, 2024-2025eko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko laguntzak ematen dituena.
Osasuneko sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez elkarte eta kooperatibentzako laguntzen deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta haien sedentarismoa murriztera bideratuta dauden parte hartzeko proiektuak gauza ditzaten 2024-2025eko ikasturtean. 13. oinarri arautzailearen arabera, Osasuneko Sailburuordetzaren ebazpen baten bidez emango dira laguntza horiek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren 2024ko abenduaren 13ko proposamena oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei. Eranskinean, elkarteen izena, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten dira.
Bigarrena.– Laguntzarik ez ematea II. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei. Eranskinean, elkarteen izena, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta ukatzeko arrazoia adierazten dira.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 17a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS