Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
305

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 14koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan.

Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko azaroaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko azaroaren 21eko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 33) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala