
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 5 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
304
37/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez egiten den Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integratua) Osasun-Prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.
Beharrezkoa denez Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua) fakultatiboen osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak betetzea, deialdi honetan aplikagarriak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12tik 18ra bitarteko artikuluak, baita horren Hirugarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoak ere. Bertan aurreikusitakoaren arabera, 18.3, 24.3.b) artikuluetan eta Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian jasotako hartzeko ekonomiko indibidualak, Aurrekontuen Legean sartutakoen arabera, dagokion lansari-kontzeptuan gauzatu ahal izango dira. Horiek ezartzeko argitaratzen den Osakidetza Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenak zehaztutako datatik aurrera gauzatuko dira eta izango dituzte ondorioak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin, eta kontuan hartuta ezarritako oinarri hauek
OINARRIAK
1.– Xedea.
Deialdi honen xedea da Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak betetzea, lanpostu bati espezifikoki esleitu gabeak. Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan jasotakoari jarraiki, lanaldiaren % 10eko gutxieneko dedikazioa ezartzen da. Deialdi honen xede diren Ikasketaburuaren eginkizunei dedikatu beharrekoa lanaldiaren % 100 izango da.
2.– Parte hartzeko betekizunak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
– Plantillako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna), Osakidetzako Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa.
– Gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea, A1 lanbide-taldean.
– Zerbitzu aktiboko egoera administratiboan egotea.
3.– Merezimenduen baremoa (gehienez, 100 puntu).
Merezimenduen balorazioak bi fase izango ditu:
a) Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 50 puntu).
Hautaketako Batzordearen aurrean Proiektu-memoriaren jendaurreko azalpena egitean datza, dagokion Ikasketa-burutzaren kudeaketari buruzkoa, eta izangaiekin elkarrizketa bat egitea.
b) Merezimenduen balorazioa (gehienez, 50 puntu).
Puntuazioa honela banatuko da:
– Esperientzia lan-taldeen kudeaketan (gehienez, 10 puntu).
– Atalburu gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
– Zerbitzuburu gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
– Arlo asistentzialeko arduradun gisa edo Zuzendariorde mediko gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
– Esperientzia klinikoa (gehienez, 10 puntu).
Fakultatibo Espezialista Mediko Tekniko gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, lanbide-talde honetako edozein lanpostu funtzionaletan (0,05 puntu).
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
– Irakaskuntza eta ikerkuntzako esperientzia (gehienez, 10 puntu).
– Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 5 puntu).
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua (urte bakoitzeko): 1,000 puntu.
– Fakultateko katedraduna (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
– Fakultateko irakasle (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.
– Irakaskuntza egiaztatutako etengabeko prestakuntzan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
– Jarduera ikertzailea (gehienez, 5 puntu).
– Doktore titulua: 1,0000 puntu.
– Ikertzeko gaitasuna/Ikasketa Aurreratuen Diploma: 0,7500 puntu.
– Ikerketa-proiektuak (ikertzaile nagusia): 0,2000 puntu proiektu bakoitzeko.
– Ikerketa-proiektuak (ikertzaile kolaboratzailea): 0,1000 puntu proiektu bakoitzeko.
– Ikerketari emandako sariak eta aipuak: 0,1000 puntu sari bakoitzeko.
– Patenteak eta ereduak Biomedikuntzaren esparruan: 0,2000 puntu erregistratutako patente edo eredu bakoitzeko.
– Ikasketa-burutzaren, prestakuntza espezializatuko tutoretzaren, koordinazioaren edo irakaskuntzaren lankidetzaren edo laguntzaren eginkizunetan izandako esperientzia (gehienez, 10 puntu).
Zerbitzu emandako hilabeteko bakoitzeko 0,1000 puntu.
– Irakaskuntza Batzordean parte hartzea (gehienez, 10 puntu), batzarren akten bitartez edo Irakaskuntza Batzordeko presidentearen ziurtagiriaren bitartez egiaztatua; parte-hartze bakoitzeko, 0,2500 puntu.
4.– Euskararen ezagutza (gehienez, 10 puntu).
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Langileen Zuzendaritzara (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo) bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 20 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, euren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazioak honelakoa izan behar du:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.
d) Ikasketa-burutzaren Kudeaketarako Proiektu-memoria, deialdi honen xede diren eginkizunei buruzkoa.
e) Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden edukiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman behar du eskaeran.
6.– Hautaketa Batzordea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du.
6 kidez osatutako Hautaketa Batzordea eratuko da: Batzordeburua, Idazkaria eta 4 Batzordekide.
– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari medikoa; batzordeburua izango da.
– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketaburu bat.
– Erkidegotik kanpoko osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketaburu bat.
– Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Batzordean aritzeko izendapena duen akreditatutako Fakultatibo Tutorea.
– Osasun Saileko Irakaskuntzako eta Lanbide-garapeneko zerbitzuburua.
– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen zuzendariordea; idazkari jardungo du.
Akta egingo da Hautaketa Batzordea biltzen den bakoitzean. Aktan, hauek jaso behar dira: izangaien izenak, baremazio-irizpideak, merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak izendapen proposamen bat egingo dio zentroko Gerenteari, eta horrek, proposamenarekin bat etorriz, aukeratutako hautagaia izendatuko du. Zentroko zuzendari-gerenteak zuzendari nagusiari emango dio izendapenaren berri, jakinaren gainean egon dadin.
7.– Hautaketa-prozedura.
Hautaketa Batzordeak dokumentazioa baloratuko du, betiere izangaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.
Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn iragartzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Aurretiaz txostena eginda, Baloraziorako Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan jasotakoari jarraiki, arlo publikoan, Espezializatutako prestakuntzako Ikasketaburuaren lana karrera profesionalaren barruan dagokion maila aitortuz islatuko da, artikulu horretan zein hautaketa eta horniketa prozesuetan ezarritako eran.
9.– Ikasketaburuaren errendimenduaren aldizkako ebaluazioa.
Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, Ikasketaburuei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro aztertuko zaizkiola zeregin horretan ari denari.
Ebaluazioa lau urtean behin egingo du Batzorde berri batek, Hautaketa Batzordea eratzeko prozedura berari jarraituta berariaz zeregin horretarako eratu dena. Ebaluazioaren ondorioz, kasuaren arabera, Ikasketaburua bere eginkizunetan berretsi edo kargutik kendu ahal izango da. Ebaluaziorako, kontuan hartuko da Zentro edo Unitatearen Plan Estrategikoan eta Irakaskuntzako Kalitatea Kudeatzeko Planean ezarritako irakaskuntzako helburuak bete diren.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS