
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
300
1756/2024 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kronikotasuneko Atal Sanitarioko Buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
AURREKARIAK
Aztertu da Zuzendaritza Nagusian destinoa duen Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kronikotasuneko Atal Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 520/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutakoa (martxoaren 20ko EHAA, 58. zk., eta martxoaren 27ko BOE, 76. zk.), eta amaitu da eskabideak aurkezteko epea, hautagaitza bat aurkeztu dela, behar den moduan eta epean.
Prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda ekainaren 10ean argitaratu zen, ekainaren 3ko 1059/2024 Ebazpenaren bidez. Ekainaren 19an, webgunean argitaratu zen Memoria-proiektua jendaurrean aurkezteko data. Izangai bakarrak parte hartu du eta jendaurrean aurkeztu du, eta Balorazio Batzordeak, akta bidez, izendapena proposatu du. Izangai bakarraren betekizunak aztertuta, izendatu aurretik egiaztatu da erretiroagatiko baja hartu duela.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kronikotasuneko Atal Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko deialdia, izangai bakarrak erretiroa hartu duelako.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS