
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
299
1520/2024 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kudeaketako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
AURREKARIAK
Aztertu da Zuzendaritza Nagusian destinoa duen Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kudeaketako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 519/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutakoa (martxoaren 20ko EHAA, 58. zk., eta martxoaren 27ko BOE, 76. zk.), eta amaitu da eskabideak aurkezteko epea, hautagaitza bat aurkeztu dela, behar den moduan eta epean.
Prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda ekainaren 10ean argitaratu da, ekainaren 3ko 1060/2024 Ebazpenaren bidez. Ekainaren 19an argitaratu da Memoria-proiektua jendaurrean aurkezteko data. Izangaiak parte hartu du eta jendaurrean aurkeztu du, eta Balorazio Batzordeak, akta bidez, izendapena proposatu du. Izendatu aurretik, hautagaiak bere hautagaitzari uko egin dio.
Hori guztia dela-eta, legez emandako eskumenez baliatuz, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kudeaketako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko deialdia, hautagai bakarrak uko egin diolako.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS