
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
296
1010/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Amaya Garate Viloin andrea izendatzen baita Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitarioan.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 16ko 747/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Debabarreneko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko buru lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko urriaren 3ko EHAA, 193. zk. eta 2024ko urriaren 14ko BOE, 248. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Amaya Garate Viloin andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Amaya Garate Viloin andrea izendatzea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2024ko abenduaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, baldin eta ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2024ko abenduaren 30a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.
RSS