
12. zk., 2025eko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
293
3003/2024 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Nerea Santa Coloma García andrea izendatzen baita 4. B Kardiologia Unitateko Gainbegirale, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
2322/2024 irailaren 2ko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan 4. B Kardiologia Unitateko gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.
Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Nerea Santa Coloma García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, 4. B Kardiologia Unitateko gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nerea Santa Coloma García andrea izendatzea 4. B Kardiologia Unitateko gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2024ko abenduaren 26a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
RSS