
11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERGARAKO UDALA
289
IRAGARKIA, Bergarako udalerriko Zarata Maparen berrikuspenaren onarpenari buruzkoa.
Honen bitartez jakinarazten da 2024ko abenduaren 19an emandako Dekretu baten bitartez hau erabaki dela:
Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluari jarraituz, Bergarako Zarata Maparen berrikuspena onartu aurretik jendaurrean jartzea, eta izapide horren berri ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, iragarkiaren azkeneko argitalpena egiten denetik aurrera hilabeteko epean edozein pertsona fisiko edo juridikok dagoen dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko Udalaren aurrean.
Dokumentua eskuragarri dago Bergarako udaletxean (bigarren solairuko bulego teknikoan), baita udalaren https://www.bergara.eus web orrian ere.
Bergara, 2024ko abenduaren 20a.
Alkatea,
GORKA ARTOLA ALBERDI.
RSS