
11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
287
IRAGARKIA, zeinaren bidez Zerbitzu zuzendariak jakinarazten baitu zehapen-prozedurako instruktorearen ebazpen-proposamena.
Aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duten pertsonek (eranskinean daude identifikatuta) ebazpen-proposamenaren testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko du (Donostia-San Sebastián kalea 1, 9. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako edozein lurralde-bulegotara:
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Concha Jenerala kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia.
Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du haren edukia (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
Halaber, hamabost (15) egun baliodun ditu alegazioak egiteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO CARRILLO NAVAS.
RSS