
11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
284
IRAGARKIA, Bilboko farmazia-eskualdean (Bizkaia) farmazia bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Bilboko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia baten % 50 eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten farmazialariek leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 269,42 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 8a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.