
11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
278
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 397/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.
Zerbitzuen zuzendariak agindu du Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegira bidaltzea hau:
397/2024 prozedura arrunta. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2023ko urriaren 24ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariaren 2023ko apirilaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bidez, aurretiazko administrazio-baimena ematen zaio Aixendar, S.A. enpresak sustatu duen Azazetako parke eolikoaren proiektuari, Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta San Millán / Donemiliaga (Araba) udal-mugarteetan.
Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
RSS