Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
274

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan –Dekretu horrek aipatu Legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea, hezkuntza-administrazioko taldeko ordezkari gisa:

– Lucía Torrealday Berrueco andrea.

– Eduardo Ubieta Muñuzuri jauna.

Bigarrena.– Horien ordez, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa, hezkuntza-administrazioko ordezkarien taldetik, honako hauek izendatzea:

– Iñaki Orbe Onaindia jauna.

– Mikel Juaristi Izaguirre jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala