Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
273

AGINDUA, 2024ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) «Magala» haur-eskola pribatuaren baimena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeagatik.

Donostiako udalerriko «Magala» haur-eskola pribatuaren titularra den «Tintanton, S.L.» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, unitateen gehikuntza eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako udalerriko «Magala» haur-eskola pribatuari, 2024–2025 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 013657 (EAE) eta 20015470 (unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Magala».

Titularra: «Tintanton, S.L.».

Helbidea: Biktoriano Iraola, 2.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, edukiera hauekin:

• 3 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena aldatzeko eskatu beharko du, legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala