Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
269

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko abenduaren 13koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren testuan, zeinaren bidez laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten baita (2024ko abenduaren 30eko EHAA, 252. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

9.4. artikuluan, 2024/5984 (3/31) orrialdean,

hau dio:

«4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki izapidetzeari buruzko jarraibideak, ebazpen honen eranskinean jasotakoak, helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048507»

Baina hau esan behar du:

«4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki izapidetzeari buruzko jarraibideak, ebazpen honen eranskinean jasotakoak, helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/ikerketa_lso_2023/web01-tramite/eu/».


Azterketa dokumentala