
11. zk., 2025eko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (399 KB - 35 orri.)
- EPUB (2550 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
268
ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak 2024ko urriaren 24ko bilkuran hartua, behin betiko onesten duena EAEko Erakunde-mailako Administrazioaren eta erakunde instrumentalen 2022ko ekitaldirako fiskalizazio txostena.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak, 2024ko urriaren 24an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Behin betiko onestea EAEko Erakunde-mailako Administrazioaren eta erakunde instrumentalen 2022ko ekitaldirako fiskalizazio txostena. Erabaki honen eranskin modura jasota dago txostena.
Txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea, HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusitakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 24a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
RSS