Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
228

IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariarena, lehiarik dagoen ala ez egiaztatzeko Orioko portuko jabari publikoaren gaineko administrazio-emakidaren eskaera bati dagokionez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, iragarki hau argitaratzen da, lehiarik dagoen ala ez egiaztatzeko eskaera honi dagokionez:

a) Espedientea: Orioko kirol-portuko eraikin laranjan jabari publikoa okupatzeko emakida.

b) Eskatzailea: Garloi Concept SL.

c) Eskaeraren xedea: dauden eraikinak osorik edo zati batean erabiltzeko administrazio-emakida, kanpoko arkitektura aldatu gabe eta portuko plangintzan baimendutako erabileretarako.

d) Tokia: Euskadiko Kirol Portuak erakundeari atxikitako Orioko portuko eraikin laranjan dagoen lokala.

e) Okupatu beharreko azalera: 146 m2-ko azalera.

f) Epea: hogei urte, emakida esleitzeko ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita. Emakidak 5 urteko bi luzapen izan ditzake. Gehieneko epea, beraz, 30 urtekoa izango da.

g) Ondorioak: emakida esleitzeko ebazpenean adierazitako egunetik aurrera sartuko da indarrean, baldin emakida horretan ezarritako baldintzak onartzen badira.

h) Bermeak:

Obren bermea: obren aurrekontuaren % 4 (BEZik gabe). Emakida esleitzeko ebazpena eman eta hilabeteko epean eratu beharko da fidantza, eta eskudirutan, txekean edo banku-abalean aurkeztu beharko da Euskadiko Kirol Portuak erakundearen aurrean.

Epe horretan bermea eratzen ez bada, emakidari uko egiten zaiola ulertuko da.

Emakida iraungitzeagatik azkentzen bada, eratutako bermea galdu egingo da.

Berme horrek egin beharreko obrei erantzuten die, eta kalte-ordainen eta zehapenen ondoriozko erantzukizunen mende geratzen da.

Eratutako bermea osorik edo zati batean betearazten bada, emakidadunak hilabeteko epean osatu edo itzuli beharko du.

Bermea hilabeteko epean itzuliko zaio emakidadunari, obrak edo instalazioak aitortzeko akta onartzen denetik zenbatzen hasita, eta, hala badagokio, zehapen eta erantzukizun gisa ordaindu beharreko zenbatekoak kenduko zaizkio.

Bermea itzuli aurretik, ustiapen-bermea eratuta egon beharko da.

Ustiapen-bermea.

Obrak amaitu eta haien aitorpena onartu ondoren, eta behin-behineko fidantza itzuli aurretik, ustiapen-fidantza eratu beharko da, emakidaren urte bateko zenbatekoarekin.

Berme horrek erantzungo die emakidaren ondoriozko betebehar guztiei, emakidaren baldintzak ez betetzeagatik ezar daitezkeen zehapenei eta zigorrei, eta ez-betetze horrek portuko administrazioari eragin diezazkiokeen kalte-galerei.

Berme hori bost urtean behin berrikusiko da, emakida indarrean dagoen bitartean.

Emakida iraungitzeagatik azkentzen bada, eratutako bermea galdu egingo da.

Eratutako bermea osorik edo zati batean betearazten bada, emakidadunak hilabeteko epean osatu edo itzuli beharko du.

Ustiapen-bermea itzuli egingo da emakida azkentzen denean; aurretik, hala badagokio, penalizazio- edo erantzukizun-kontzeptupean ordaindu beharreko kopuruak kenduko dira.

Berme hori ez eratzeak emakida-betebeharrak ez betetzea dakar, eta emakida esleitu duen administrazioari azkentze aurreratua erabakitzeko ahalmena ematen dio.

i) Tarifak. Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren bigarren xedapen gehigarriko D) 5 puntuan aurreikusitakoa.

Tarifa onartzen diren portu-tarifen zenbatekoen eguneratzeen arabera eguneratuko da.

Eskaerak aurkezteko epea. Eredu normalizatu honetan, eranskin gisa, agertzen den eredu normalizatuaren arabera: hilabeteko epea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskaerak aurkezteko lekua: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa beteko da.

Beste eskaera batzuk aurkeztuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.5 artikuluan xedatutakoaren arabera jokatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 19a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala