
9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
214
IRAGARKIA, 2024ko abenduaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (2023ko Ekintzaileen Deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak dirulaguntzak emateko ebazpenak eman ditu 2022ko ekitaldiko ekintzaileei laguntzeko deialdiaren babesean (enpresa-ideia bat garatzeko eta jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntza-lerroak). Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2023ko maiatzaren 25eko bilkuran (2023-06-02ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpenak jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
ERANSKINA
RSS