Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
212

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 9koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko uztailaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimenduak dituzten erakundeei laguntza ekonomikoak emateko oinarriak onartu ziren, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko, eta 2024rako deialdia egin zen.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez (2024ko abuztuaren 21eko EHAA, 162. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei laguntza ekonomikoak emateko oinarriak onartu ziren, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko. Agindu horren deialdia 2024. urterako egin zen.

Eskaera egiteko epea irailaren 30ean amaitu zen, eta guztira 18 eskabide aurkeztu ziren.

11. oinarrian adierazitako emate-prozedurarekin bat etorriz, Balorazio Batzordea 2024ko azaroaren 18an bildu zen eta jasotako eskabideak banan-banan ebaluatu zituen, 12. oinarrian zehaztutako balorazio-irizpideen arabera. Egindako ebaluazioaren emaitza jakinarazteko eta proiektu teknikoan puntuazio altuena duten erakundeak onuradun gisa proposatzeko –aurrekontu-kreditua agortu arte– txosten bat idatzi zen.

Balorazio Batzordeak egindako txostenean adierazten denez, guztira 18 erakunde aurkeztu ziren deialdira, eta guztien eskabideak onartu ziren. Gainera, kasu guztietan, aurkeztutako proiektuek 11. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu dute (100etik 50) eta erakundeek eskatutako kopuruak bat datoz aginduan adierazitako parametroekin.

2024ko uztailaren 17ko Aginduan oinarrituta, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 15.1 artikuluarekin lotuta, laguntza hau kudeatzeko organo eskuduna Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza da.

Balorazio Batzordearen txostenean proposatutako zenbatekoen guztizko batura dirulaguntzen lerroari esleitutako aurrekontu-kreditua baino txikiagoa dela egiaztatuta, eta aginduan ezarritako prozedurari jarraituz, 2024ko azaroaren 21ean, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen. Bertan, onuradun gisa proposatutako erakundeak ezarri zituen, lortutako puntuazioaren eta bakoitzari emandako zenbatekoaren arabera ordenatuta.

Ebazpen-proposamen hori azaroaren 22an jakinarazi zitzaien erakunde onuradun guztiei. Jakinarazpena egin ondoren, 10 eguneko epea ireki zen emandako laguntza onartzen zutela komunikatzeko, eta hala egin ezean, onuradun gisa proposatutako erakundeak eskabideari uko egiten diola ulertuko zela adierazi zen.

Ebazpen honen egunean, erakunde onuradun guztiek berariaz adierazi dute laguntza onartzen dutela.

Beraz, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak emandako behin betiko ebazpen-proposamena onartuta, eta erakunde onuradun guztiek laguntza berariaz onartuta, dirulaguntzak ebazteko organo eskuduna den aldetik, 2024ko uztailaren 17ko Aginduaren 14. oinarrian xedatutakoaren arabera, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 15.1 artikuluarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei bertan zehazten diren kopuruak ematea, egoeraren diagnostikoa eta bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko ekintza-plana egiteko laguntza gisa.

Bigarrena.– Laguntzak zatika ordaintzeko agintzea. Lehenengo zatia, emandako dirulaguntzaren % 50ari dagokiona, dirulaguntza ematen den unean ordainduko da, eta gainerako % 50a, jarduketa guztiak egin eta sortutako gastu guztiak 2024ko uztailaren 17ko Aginduaren 16. oinarrian zehaztutako moduan justifikatu ondoren, 2025eko ekainaren 30a baino lehen.

Hirugarrena.– Erakunde onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Laugarrena.– Ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzea (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa), eta argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu.

Era berean, dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda EHAAn argitaratuko da, izaera orokorreko publizitatea egiteko.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala