
9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
207
AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 2koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Inklusiorako Euskal Kontseiluaren ordezkarien izendapena.
2024ko azaroaren 6an jarri zen indarrean urriaren 22ko 307/2024 Dekretua, Inklusiorako Euskal Kontseiluarena, 2024ko azaroaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena (245. zk.).
2024ko azaroaren 15ean, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak organoaren idazkaritza izendatu zuen.
2024ko abenduaren 16an, Inklusiorako Euskal Kontseiluaren ordezkariak izendatzeko agindua eman zen, 2024ko abenduaren 27an EHAAn argitaratu zena (251. zk.).
Argitaratu ondoren, akats material bat aurkitu da, eta enpleguaren arloan eskumena duen sailaren ordezkari izango diren bi kideak izendatzeko proposamen berria egin da, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretura hobeto egokitzeko.
Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, bokalak eta haien ordezkoak Eusko Jaurlaritzan inklusiorako-arloko eskumena duen saileko titularraren aginduz izendatuko dira.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehengoa.– 2024ko abenduaren 16ko Agindua aldatzea, Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten kideei dagokienez, eta honako hauek izendatzea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Akats materiala zuzentzea, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaritzako izendapenei dagokienez, eta honako hauek izendatzea:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Inklusiorako Euskal Kontseiluaren osaera gardentasunaren atariaren bidez argitaratzea agintzea, bat etorriz Inklusiorako Euskal Kontseiluari buruzko urriaren 22ko 307/2024 Dekretuaren 17. artikuluaren 2. apartatuarekin eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari buruzko abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 144.2 artikuluarekin.
Laugarrena.– Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Bosgarrena.– Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke egintza eman zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan. Bestela, egoki iritziz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du organo judizial eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 2a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS