Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
206

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, HABEko zuzendariarena, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2024-2025 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOCaren) zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezarri, eta 2025eko azterketa-deialdia egiten duena.

HABE erakundea sortzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak eta 179/2003 zein 166/2019 Dekretuek xedatutakoa betez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak herritar helduen euskararen komunikagaitasuna egiaztatzeari buruzko 2020ko irailaren 9ko Agindua eman zuen, HEOCean ezarritako euskarazko komunikagaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituena.

Agindu horrek xedatzen du HABEren Erregistroan dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HEOCaren sei gaitasun-mailei dagozkien egiaztagiriak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskuratu ahal izango dituztela; gainera, 2020ko irailaren 9ko Aginduak berak euskara-ikasle helduentzako dirulaguntza-deialdietarako irizpideak ere finkatzen ditu.

Era berean, euskara-ikasleok egiaztagiri horiek eskuratzeko bi era ezartzen ditu: ikasprozesuan zehar euskaltegian egikaritutako mailaren atalasearen gaineko ebaluaziogintzan egindako ebaluazio-jardueren bidezkoa, eta HABEren egiaztatzegintza bidezko deialdietakoa. Oinarri horien baitan ezinbestekoa da erabakitzea zein izango diren euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskara-ikasleek 2024-2025 ikasturtean HABEk kudeatutako egiaztatzegintzan izango dituzten jarraibideak zehaztea eta 2025erako azterketa-deialdiak egitea.

Halaber, 2025eko deialdiak entzumen-urritasun larria duten pertsona gorrei aukera emango die hizkuntza-trebetasunak partez egiaztatzeko, HEOCen definitutako A1, A2, B1 eta B2 mailetako komunikagaitasun-mailetako irakurmenean eta idazmenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 13. artikuluan araututakoaren babesean.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskaltegietako mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren oinarriak onartzea, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2024-2025 ikasturtean HEOCaren A1 eta A2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izan ditzaten, Ebazpen honen l. eta III. eranskinetan zehaztutako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– Bi azterketaldirako deialdia egitea 2025ean HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HEOCaren B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, Ebazpen honen II. eta III. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Hirugarrena.– lnteresdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko abenduaren 20a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA
A1 ETA A2 KOMUNIKAGAITASUN-MAILAK EUSKALTEGIKO MAILAREN ATALASEAREN GAINEKO EBALUAZIO-JARDUEREN BIDEZ EGIAZTATZEKO OINARRIAK

1. oinarria.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek, 2024-2025 ikasturtean, HEOCaren A1 eta A2 komunikagaitasun-mailak euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez egiaztatzeko jarraibideen ezaugarriak eta xehetasunak zehaztea.

2. oinarria.– Deialdirako oinarrizko esparrua.

HEOCa eta hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) izango dira ikasleen hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta marko, hurrenez hurren. Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntza-deialdietarako irizpideak finkatzen dituen Aginduan xedatutako eduki, irizpide eta jarraibideak hartuko dira oinarritzat.

Ondorioz, HEOCean jasotako ebaluazio-irizpideetara eta euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen duen 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutako eduki, irizpide eta jarraibideetara bilduko dira HEOCean ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak.

3. oinarria.– Gaitasun-mailak egiaztatzeko baldintzak.

A1 eta A2 gaitasun-mailen ziurtagiriak lortzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 46. artikuluari jarraikiz, lau garaitan egituratuko da 2025 urteko euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza, eta garai horietako bakoitzaren epemugetan, ikasleak ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko ditu:

a) Oro har, ikasleak gutxienez 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ordu.

b) Asistentziari dagokionez, garai bakoitzean euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikoan jasoko dituzte asistentzia-datuak. Ikasleak, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du aurrez aurreko jardunean; autoikaskuntzan, berriz, mintza-saioetan izandako asistentzia-orduekin, gutxienez ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi beharko du.

c) Gaitasun-mailaren aurrerapenari dagokionez, ikasleak:

– A1 gaitasun-maila egiaztatzeko: ikastaroaren hasieran, gehienez, A1A0 abiapuntua izan beharko du, eta bukaeran, gutxienez, A1A1 (A1 maila) lorpen-maila.

– A2 gaitasun-maila egiaztatzeko: ikastaroaren hasieran, gehienez, A2A1 abiapuntua izan beharko du, eta bukaeran, gutxienez, A2A2 (A2 maila) lorpen-maila.

4. oinarria.– Ebaluazio-jardueren ezaugarriak.

1.– Euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez egiaztatzeko, ikasturtean zehar garatuko diren lau garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek, beren euskaltegiaren curriculum-proiektuan jaso, eta HABEk onartutako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: abiapuntuaren ebaluazioa, aurrerapenaren ebaluazioa edo ebaluazioak ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu, ikastaro-amaierako ebaluazioa eta mailaren atalasearen gaineko ebaluazioa.

2.– Euskaltegiko ebaluaziogintzan ondorio didaktikoetarako egin litezkeen bestelako behaketa, ariketa eta abar eragotzi gabe, balio egiaztatzailea izango duten gutxieneko ebaluazio-jarduerak egokiak izango dira ikasleek lau trebetasunetan (idatzizkoaren ulermena eta adierazpena, eta ahozkoaren ulermena eta adierazpena) eskuratutako gaitasuna balioesteko eta egiaztatzeko, eta, entzumen-urritasun larria duten pertsona gorren kasuan, egiaztagiri partziala eskuratzeko, bi trebetasunetan (idatzizkoaren ulermena eta adierazpena).

3.– Euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez balio egiaztatzaileaz egingo diren ebaluazio-jarduerek HEOCean xedatzen dena aintzat hartuz, komunikazio-eraginkortasuna izango dute ebaluazio-irizpide nagusi. Horretarako, HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, maila bakoitzarentzat trebetasunez trebetasun zehaztutako irizpideen balioespen-eskalako tarteko deskripzioa (bigarrena) izango da, oro har, mailako helburuak bete izanaren adierazle, eta, beraz, mailaren atalasearen gutxieneko deskriptore.

4.– Aurreko ataletan esandakoa kontuan hartuta, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan, eta III. eranskinean jasotako egitura, eduki eta irizpideak jarraituz prestatu eta aplikatuko dira euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak.

5.– Euskaltegiko ebaluazio-jarduera guztiak ikasleen irakasleak berak ebaluatuko ditu. Eta mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez maila-amaierako ebaluazioaren idazmen- eta mintzamen-jarduerak irakasleak eta euskaltegiko beste irakasle batekin ebaluatu, zuzendu eta kalifikatuko dituzte, eta euskaltegiko edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak ontzat emango, eranskin honen 7. oinarrian zehaztutako egitekoak euskaltegiak egoki burutu dituela frogatu ondoren.

6.– A1 eta A2 mailen egiaztagiriak erdiesteko, ezinbestekoa izango da euskaltegiko irakasleek ebaluatutako mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea.

7.– 2024-2025 ikasturtean, Ebazpen hau argitaratu baino lehenago egindako maila-amaierako ebaluazio-jarduerek balio egiaztatzailea izango dute, HABEren zuzendariaren 2024ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez emandako 2024/1 Jardunbidean xedatutakoa betetzen badute. Ebazpen hau argitaratu ondoren, euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak Ebazpen honetan xedatutakora egokituko dira.

5. oinarria.– Ebaluaziogintzan izan beharreko jarraibideak.

2024-2025 ikasturterako euskaltegietarako jarraibideak bere baitara biltzen dituen HABEren zuzendariaren 2024ko irailaren 19ko Ebazpenaren 2.2, 3.2.2, 3.2.3 eta 4.2 artikuluetako eduki eta jarraibideak ebazpen-deialdi honen oinarri dira euskaltegiko euskara-ikasleen ebaluaziogintza egikaritzeko.

6. oinarria.– Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak.

Ikasleak sarbidea izango du, nork bere pasahitza erabiliz, egin duen ikastaroaren iraupenari, asistentziari eta ezagutu duen ebaluaziogintzan lortutako mailari dagokion informazioa ikusteko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak balio egiaztatzaileaz aplikatzeko zehazten diren urteko lau garaietako bakoitza amaitu eta bost laneguneko epean.

Ikasleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte edo/eta erdietsitako kalifikazioa berrikusteko eskatu, eskaerak arrazoituz, ebaluazio-garai bakoitzean zehaztutako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Erreklamazio- edota berrikuspen-eskariek nahikoa funts edo oinarri izan behar dute, hau da, ondo arrazoituta eta gertakarien berri zehatza jasoko dute edota trebetasunez trebetasun motibazioak adieraziko dituzte.

Ikaslea ados ez badago euskaltegiko amaierako ebaluazio-txostenean jasotako informazioarekin, euskaltegiaren edo euskararen autoikaskuntzarako zentroaren aurrean kalifikazioa berrikusteko eskaera egin ahal izango du HABEk www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian zehaztutako egutegian adierazitako hiru laneguneko epean; betiere, eskaera arrazoituz, objektibizatuz eta gertatutakoaren lekukotasuna aurkeztuz.

Euskaltegiak, jarraian, gehienez ere hurrengo bost laneguneko epean erantzun beharko dio ikaslearen eskaerari.

Euskaltegiak eskaeraren bat onartzen badu, gehienez ere, deialdiaren egutegi ofizialean zehazturiko bi lanegunen buruan jakinaraziko dio HABEri.

Halere, interesduna euskaltegiak edo euskararen autoikaskuntzarako zentroak emandako erantzunarekin bat ez badator, Azterketa Batzordean jarri ahal izango du kalifikazioa berrikusteko eskaera, dagokion garaiko agirien eragin-dataren ondorengo bost lanegunetan, HABEk egutegian zehaztu bezala.

Azterketa Batzordearen akordio edo erabakiaren (edo erantzunaren) aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio HABEren zuzendariari.

Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira.

Edonola ere, erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo azterketaldi bakoitzerako jasotako prozeduren izapidetza eta egutegia.

7. oinarria.– Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen egitekoak.

A1 eta A2 mailetako egiaztatze-prozesuan euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek ondoren zerrendatzen diren betebeharrak izango dituzte, ikas-irakas prozesuen antolaketa, jarraipena eta kudeaketa didaktikoaren jarraibideei buruz:

a) Matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEren zuzendariaren 2024ko irailaren 19ko Ebazpenean, 2024-2025 ikasturterako jarraibideei buruz emandakoetan, adierazitakoaren ildotik, eta, betiere, matrikulazioaren jarraipenerako Q87aplikazio informatikoan sartuz, www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian argitaratuko den egutegiaren arabera.

b) Oinarriotan jasotakoaren araberako ebaluazio-jarduerak burutuko ditu euskaltegiko irakasleak:

– Abiapuntuaren ebaluazioa ikastaro bakoitzaren hasieran burutuko da, eta emaitzak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikora bilduko, kodeetan adierazita, ikasleen ebaluazioaren emaitzak jasotzeko dagokion atalean.

– Ikastaro bat antolatzean, ikastaro horren helburu-maila zehaztearekin batera, ikastaro horren baitan mailaren atalasearen gaineko euskaltegiko ebaluazio-jardueren ebaluazio-data(k) aurreikusiko d(ir)a, aste jakin bateko egunen baitan, ikastaroaren ezaugarriak, HEOCaren zein Euskaltegien Curriculum Proiektuaren (ECP) irizpideak kontuan hartuz.

– Mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak ikastalde guztiari aplikatuko zaizkio, eta emaitzak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikora bilduko dira, kodeetan adierazita, ikasleen ebaluazioaren emaitzak jasotzeko dagokion atalean.

– Mailaren atalasearen gaineko probak maila bakoitzerako HABEk zehaztutako jarduera eredugarriaren arabera prestatutakoak izango dira, Ebazpen honen III. eranskinean maila bakoitzerako jasotako jardueren ebaluaziorako irizpideak betez.

– Euskaltegi bateko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren egutegia euskaltegiko «2024-2025 ikasturterako egitasmoak» txostenera bilduko da eta ikasturteko egutegia propio bidali HABEren Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arlora, posta elektronikoz bidaliko da.

c) Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan antolatzen diren mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren datak eta emaitzak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikoan jasoko dira, burututako gainerako ebaluazio-jardueren emaitzekin batera.

d) Ikasleak A1 eta A2 mailak mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez egiaztatu ahal izateko, Q87 aplikazio informatikoan jasoko dira mailaren atalaseari dagozkion ebaluazioaren lau trebetasunen edo, entzumen-urritasun larria duten pertsona gorren kasuan, egiaztagiri partzialen bi trebetasunen ebaluazio-jardueren probak, HABEren jarraibideen baitan.

Honela jasoko dira, ikasteredu guztietan, lau trebetasunak (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) balioesteko erabilitako eta ikasleek egindako ebaluazio-jarduerak:

– Enuntziatuak: ikasle bakoitzaren ebaluazio-jardueren enuntziatuak PDF fitxategi batean jasoko dira, hurrenkera honetan: a) idazmen-jarduera, b) mintzamen-jarduera, c) irakurmen-jarduera eta d) entzumen-jarduera. PDF fitxategi hori ikastaldeko karpetara igoko da.

Nolanahi ere, kasuren batean beste ebaluazio-jardueraren bat erabili bada, dagokion ikaslearen karpetan gordeko da enuntziatu berezi hori. Entzumen-jarduera neurtzeko erabilitako entzungaia ikastaldeko karpetara igoko da. Kasuren batean beste entzungairen bat erabili bada, dagokion ikaslearen karpetan gordeko da entzungai berezi hori.

Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren ezaugarriak (testu-generoa eta komunikagaitasun-mailari dagokion egoera eta testuingurua), proba gainditzeko lortu beharreko puntuazioa, probaren iraupena, idatzi beharreko hitz-kopurua eta ebaluazio-irizpideak.

– Ekoizpenak: idazmen-, irakurmen- eta entzumen-probak: PDF fitxategi bakarrean igoko dira hiru proba horiei dagozkien ekoizpenak. Ekoizpen guztietan, ikaslearen izen-abizenak agertu behar dira. Mintzamen-proba: ikaslearen izen-abizenak entzun behar dira grabazioaren hasieran. Grabazioan ikasle baten baino gehiagoren ekoizpenak jasotzen badira, grabazioaren hasieran entzun beharko dira ikasle horien guztien izen-abizenak.

– Enuntziatuak eta ekoizpenak konprimatu gabeko fitxategietan igo behar dira Q87 aplikazio informatikora.

e) Jardun biko ikastereduan bakarkako jardun tutorizatuan egindakoa aurrez aurreko jardunarekin batera ebaluatuko da.

f) Horiez gainera, euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek A1 eta A2 mailetako ziurtagiriak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleen mailaz mailako akta osatuko dute (gutxieneko ikastorduak jaso, ikasleak ikastaroaren asistentziari dagozkion gutxienekoak bete, mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduera gainditu eta euskaltegiak ebaluazio-jarduera horren lekukoak jaso). Akta horretan 7. d) puntuan zehaztutako datuei erreferentzia egingo zaie eta izenpetu egingo da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 7. artikuluan eta eranskin honen 4.5 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, eta HABEra bidaliko dituzte.

8. oinarria.– Ziurtagiriak.

1.– Lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari begira, euskaltegiak edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleek mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan izandako emaitzari buruz euskaltegiak egindako proposamenari oniritzia eman beharko dio HABEren zuzendariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutakoen baitan, Ebazpen honetan ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla egiaztatu ondoren.

2.– Mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian norberaren sarbidea eta «Agiriak» aukera baliatuz.

3.– Euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek egiaztatzen dituzten euskararen gaitasun-mailak HEOCeko gaitasun-mailen ziurtagirien HABEren Erregistroan inskribatuko dira. Erregistro horretan, pertsona bakoitzari buruzko identifikazio-datuekin batera, egiaztatutako euskarazko komunikagaitasun-maila eta egiaztapenaren eragin-data jasoko dira.

9. oinarria.– Informazioa, online tramitazioa eta argibide-eskaerak.

Egiaztatze-prozesu honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta administrazio-errekurtsoen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

Era berean, ikasleak www.habe.euskadi.eus web-orri edo ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta-helbide elektronikoa baliatuko du Ebazpen honen oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

10. oinarria.– Datu pertsonalen babesa.

1.– Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak «Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzako deialdiak», «Ikasleen dirulaguntzak» eta «Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak» izenekoak, edo horien ordez ezar daitezkeenak, dagokion Tratamendu-Jardueren Erregistroan (TJR) sartuko dira, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 araudian xedatutakoaren arabera. Fitxategi horietan jasotako datuen erabilera ondoren zehazten dena izango da:

– Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzea.

– Euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatzeko HABEren ziurtagirien erregistroan gordetzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluak dioenari jarraikiz.

– Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helaraztea, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenen datuak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioen Hizkuntza Normalkuntzaren zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzuaren zuzendaritzaren aurrean gauzatu behar dira.

– Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleen kudeaketa: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren kudeaketa.

HABEren zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (azaroaren 25eko 29/1983 Legea, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xederen bat gauzatzeko, edo trataeraren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/.

Egiaztatze-prozesuaren ondoren, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko egindako probak prestakuntza-helburuetarako, ikerketa-lanetarako edota estatistikarako erabili ahal izango ditu HABEk, betiere probok barneratuta dituzten datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen legeriak agintzen duen moduan.

2.– Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako irakasle eta zuzendari eta HABEko teknikarien betebeharra da, egiaztatzegintzari lotutako eragile orori buruz beren egitekoen jardunean ezagutzen dituzten datu pertsonalak eta bestelako informazioa isilpean gordetzea.

II. ERANSKINA
B1, B2, C1 ETA C2 KOMUNIKAGAITASUN-MAILAK EGIAZTATZEKO ETA AZTERKETA-DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera, HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HABEren HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2025eko bi azterketaldien zehaztapenak egitea.

2. oinarria.– Deialdirako oinarrizko esparrua.

HEOCa eta EEMB izango dira, hurrenez hurren, azterketariaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta barruti.

Horrela, HEOCean ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak HEOCean zedarritutako ebaluazio-irizpideetara eta III. eranskineko edukietara bilduko dira.

3. oinarria.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

Azterketariak, deialdi honetako bi azterketaldietako gutxienez batean parte hartzeko aukera izan dezan, baldintza hauek bete beharko ditu:

a) HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, 2024ko martxoaren 25etik aurrera, HEOCaren B1, B2, C1 edo C2 mailako ikastaro batean.

b) HABEk, 2025eko martxoaren 14an (lehen azterketaldirako) eta 2025eko irailaren 3an (bigarren azterketaldirako), euskaltegiak edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak azterketaldi horretan ikasleari egindako mailaren atalasearen gaineko ebaluazioak aztertuko ditu. Ebaluazio horiek matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sarturik egon behar dute adierazitako datetarako, lau hizkuntza-trebetasunetan oinarriturik eta eranskin honen 4. oinarrian zehaztutako kodeen bidez adierazirik. Ikasleak, ebaluazio diagnostikoaz gainera, gutxienez ebaluazio bat baldin badu, hurrengo bi azterketaldietan parte hartzeko aukera izango du: atalase-maila batera iritsi bada, maila horretan; atalase-maila batera iritsi ez bada, berriz, aitortu zaion mailaren azpiko atalase-mailarik altuenean.

c) C2 mailan matrikulatzeko, azterketariak C1 mailako euskara-agiria edo agiri baliokidea izan behar du, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuak eta 65/2023 Dekretuak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta EEMBko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dutenak diotenari jarraikiz, edota, maila hori egiaztatzetik salbuetsita izan behar du, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuari eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuari jarraikiz. Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko diren dekretu horien babesean matrikulatutako azterketariak, dagokion unibertsitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko du HABEn, salbuetsita gera dadin.

d) Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

4. oinarria.– Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen egitekoak.

a) Euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek matrikulaturik dituzten ikasleen datuak eta horien gaitasun-mailen gutxienekoak adieraziko dizkiote HABEri, matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikoaren bidez, azterketaldien egutegietan adierazitako egunetarako eta ezarritako prozedurei jarraikiz, mailaz mailako kodeetan:

– B1 mailan: B1B1 kodea.

– B2 mailan: B2B2 kodea.

– C1 mailan: C1C1 kodea.

– C2 mailan: C2C2 kodea.

b) B1, B2, C1 eta C2 mailetako azterketaldi hauetako entzumen- eta irakurmen-probak jarri, zuzendu eta kalifikatzeko orduan, euskaltegiak II. eranskin honen 9.3 eta 10.3 oinarrietan xedatutakoa betetze aldera, Ebazpen honen I. eranskinaren 7. oinarrian jasotakoa aintzat hartuko du entzumen- eta irakurmen-probei dagokienez.

5. oinarria.– Deialdiaren egutegia.

1.– 2025ean bi azterketaldi antolatuko ditu HABEk, HEOCaren B1, B2, C1 eta C2 mailetako euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatu ahal izateko.

2.– Bi azterketaldi horietan parte hartzeko izena emateko epeak hauek izango dira: a) 2025eko martxoaren 24tik 31ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta b) 2025eko irailaren 8tik 14ra, biak barne, bigarren azterketaldian.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean emango ditu argitara HABEk, www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez, 2025. urteko egiaztatze-prozesuetarako aurreikusitako egutegiak: matrikularen egoera ezagutzera emateko akordioa argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak aditzera emateko datak.

3.– HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldirako matrikula-epeak izan ezik.

4.– Matrikula egin eta gero, HABEren web-orri edo atarian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez aurkeztutzat emango da eta azterketariak galdu egingo du azterketa-aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

a) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege-mailako arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere, ondorengo baldintzak betez gero: azterketariak proba-egunaren biharamunetik hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bost egun baliodun, agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du.

Aukera hori behin bakarrik baliatu ahal izango da.

b) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-mailako arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

Hiru laneguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez aurkeztutzat emango dira azterketaldi horretan.

Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak matrikula egitean hautatutako lurraldearen barruan, eta HABEk, horretarako aukerarik ikusten badu, baimendu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

5.– Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian finkatutako prozedurei jarraikiz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan.

6. oinarria.– Matrikula egiteko izen-ematea, prezioa eta ordainketa.

1.– B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailaren kasuan, azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztuko du matrikula-orrian.

2.– Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

3.– Matrikulatze-prozesua behar bezala osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginda daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan egin ez izanak egiaztatze-prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.

4.– Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, salbuespen-kasu hauetan izan ezik: a) maila bereko matrikula birritan ordaindu bada; b) okerreko maila edo deialdi baterako egin bada matrikula, baina betiere itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada; c) aurreko deialdiaren baitan HABEren zuzendariak azterketariak jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartu badu eta, ondorioz, egindako matrikula baliogabetu badu; d) matrikula-egile den azterketariaren heriotza gertatu bada proba-egunaren aurretik.

5.– Matrikularen prezioari dagokionez, HABEk ematen dituen zerbitzuen prezio publiko finkatuak aplikatuko dira; alegia, unean-unean indarrean dagoen araudiari jarraituz matrikulazio-aldi bakoitzean aplikagarriak diren prezioak. Aldi bakoitzeko prezio horiek www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

Azterketaldi batean trebetasun-proba bat salbuetsita izan eta egin behar ez duenak ere (9.3 oinarriaren arabera) ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko du matrikula gisa.

6.– Azterketaria euskararen komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango da euskaltegietako ikasleen deialdiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

7.– Euskaltegietako ikasleen egiaztatze-deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du beste matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean.

8.– Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetan bildutako irizpide eta prozedura guztiak berariaz onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen du azterketariak.

7. oinarria.– Matrikularen egoera.

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, matrikularen egoera ezagutzera emateko erabakia argitaratuko da www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian. Azterketari bakoitzak, bere pasahitz pertsonala erabiliz, sarbidea izango du informazio horretara, eta ikusgai izango du norberari dagokion matrikula zertan den (onartu den edo ez den onartu).

8. oinarria.– Berariazko egoerak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, probaren edukia indargabetzen ez bada edo balioetsi beharreko gaitasun-maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera, eta, duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Halaber, aurkeztutako agiriaren konpultsa zazpi egun naturaletan egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

HABEk, jasotako eskariak kontuan izanda, baliabide materialak nahiz proben iraupenak egokitu egingo dizkie behar bereziak dituzten azterketariei, betiere Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok burutuko diren egunean indarrean egongo den arautegiari jarraikiz.

Entzumen- eta mintzamen-gaitasuna nabarmen eta etengabe mugaturik duten pertsonek, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta baldin badute arrazoi horiengatik, B1 eta B2 mailetako irakurmeneko eta idazmeneko hizkuntza-trebetasunak partzialki egiaztatzeko aukera izango dute, matrikula egiteko unean matrikularen prezioa % 50 murriztuta. Zatikako gaitasun-proba gainditzeko, beharrezkoa izango da trebetasun horiek gainditzeko ezarrita dauden gutxieneko kalifikazioak erdiestea.

9. oinarria.– Gaitasun-probetako atalen ezaugarriak, antolaketa, ebaluazio-irizpideak eta kalifikazioak.

1.– Gaitasun-mailak ebaluatzeko prestatutako probek ikaslearen euskarazko komunikagaitasuna balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz egiteko duena, bestetik.

2.– Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.

3.– Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bakarrean. Entzumen- eta irakurmen-probak euskaltegiko irakasleak jarri, zuzendu eta kalifikatuko ditu. Ondoren, euskaltegiak, ikastaroari dagozkion jarraibideak itxi baino lehen, gorde egingo ditu sistematikoki, HABEren zuzendariaren 2024/1 jarraibidean adierazitakoaren ildotik.

2024ko eta 2025eko azterketaldi batean irakurmen-proba eta entzumen-proba gainditu dituen B1, B2, C1 eta C2 mailetako ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio 2025eko deialdiko bi azterketaldietan, eta, horrenbestez, idazmen-proba eta mintzamen-proba bakarrik egin beharko ditu, betiere, ebazpen honen arabera, matrikulatzeko eskubidea baldin badu azterketaldi horietan. Halaber, irakurmen- eta entzumen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gainditu badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du dagokion azterketaldian.

4.– Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, III. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazten du azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna. Maila bat gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

Nolanahi ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edonola ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

C2 mailari dagokionez, idazmen-probaren bi ariketak gainditu behar dira (bitartekaritza-ariketan, gutxienez, 8tik 4 puntu; bigarren ariketan, berriz, 22tik 11 puntu; guztira, 15 puntu). Nolanahi ere, lehen ariketan 4 puntura iritsi ez baina 3 puntu lortzen dituenak idazmen-probaren bigarren ariketan ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta bigarren ariketan gutxienez 12 puntu lortzen baditu.

5.– Egiaztatze-jarduerak Interneteko konexiorik gabe egingo dira, eta gailu elektronikoek eskain ditzaketen edukietarako sarbiderik izan gabe (telefonoak, ordenagailuak, argazki- kamerak, soinu-grabagailuak, haririk gabeko entzungailuak, irakurgailuz hornituriko erlojuak, ikus-entzunezko edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek...).

6.– Idazmen-probetan, irakurgarria izango da idazkera eta ulergarria kaligrafia. Mintzamenekoetan, berriz, argi ahoskatuko da eta zuzen ebakiko dira hitzak.

7.– Idazmen- zein mintzamen-proba egitean, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

10. oinarria.– Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

1.– Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte.

Mintzamena balioesteko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Horrelakoetan, aztertzaileek azterketarion hizkuntza-erabilera horiek aintzat hartu eta balioetsiko dituzte azken emaitza jartzean.

2.– Anonimotasuna.

Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, tutoreek zein ikertzaileek, zuzenketa anonimoa bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urteetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian.

Mintzamen-probetan, irakasle izan ez dituen aztertzaileekin arituko da azterketaria. Irakaslea epaimahaian aztertzaile gisa egotea eskatzen duten ezohiko inguruabarrak gertatzen badira, azterketariari jakinaraziko zaio beste aztertzaile batek kalifikatuko duela proba.

3.– Irakurmen-probaren eta entzumen-probaren zuzenketa.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzak dagokion epaimahaiari bidaliko dizkio azterketariak euskaltegian edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuan bi trebetasun horietan taldeko irakasleak jarritako kalifikazioak, matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikoaren bidez, ikasleen emaitzen akta bete eta euskaltegiko zuzendariak sinatuta, deialdiaren egutegian horretarako jarritako epearen barruan. HABEren egiaztatze-probako komunikagaitasun-mailakoak izan beharko dute ikaslearen kalifikazioek, eta gaindituta izan beharko ditu, maila horretarako.

4.– Idazmen-probaren zuzenketa.

a) Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute kalifikazio-fitxan.

b) Idazmen-proban maila bakoitzerako eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatzen den gutxieneko hitz-kopurua idatzi badu eta mailari dagozkion irizpideak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan (kontuan har bedi C2 mailan bigarren jardueran bakarrik eskatuko dela gutxieneko hitz-kopurua idaztea), % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den idazlanari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

c) Idazmen-proba berariazko aplikazio informatiko baten bidez banatuko zaie aztertzaile, ikertzaile zein tutoreei, euskarri digitalean.

d) Idazmen-proba zuzentzeko prozedura:

Zuzenketa anonimoa egingo da, jarduera guztietan itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, Ebazpen honen III. eranskinean HABEren zuzendariak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

– Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Gai» kalifikatzen badute, idazmen-proba «Gai» gisa balioetsiko da.

– Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Ez-gai» kalifikatzen badute, idazmen-proba «Ez-gai» gisa balioetsiko da.

– Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba «Gai» kalifikatzen badu eta besteak «Ez-gai» gisa, probak tutore edo ikertzaile baten irizpena jasoko du.

5.– Mintzamen-probaren zuzenketa.

a) Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua.

b) Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa egingo dute tutore edo ikertzaileek. Tutore edo ikertzaile horiek ofizioz ebaluatuko dute proba, eta kasuan kasuko epaimahaiari bidaliko diote beren irizpen arrazoitua.

c) Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri gisa eta aztertzaileen ikerketa- eta prestakuntza-lana sendotzeko.

6.– Bateratze-saioak.

HEOCean ageri denari jarraikiz, ebaluatzaileen gaikuntza-maila zabaltzeko eta sendotzeko, irizpide objektiboak eta berdinak erabiltzeko eta ebaluazio-prozesuari zehaztasuna eta bermea emateko, ebaluazio-irizpideen inguruko bateratze-saioak antolatuko ditu HABEk. Aztertzaileek bateratze-saiook egin beharko dituzte HABEren 2025eko egiaztatze-deialdietan jarduteko.

B1, B2, C1 eta C2 mailetako bateratze-saioak mailaz maila antolatuko dira eta aurrez aurre edo online teknologiak baliatuz egingo dira.

11. oinarria.– Egiaztatze-prozesuaren emaitzak onartzea.

Mailaz mailako Epaimahaiek aztertzaile, ikertzaile eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte, probei dagozkien emaitzak onartuko dituzte hala balegokio, eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEren zuzendariari aurkeztuko dizkio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

12. oinarria.– Emaitzak argitaratzea.

Azterketa Batzordeak emaitzak ezagutzera emateko erabakia argitaratuko du HABEren www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian, egutegian zehaztutako datetan. Gainera, emaitzak mailaz maila eta trebetasunez trebetasun erakutsiko ditu. Azterketari bakoitzak informazio horretara sarbidea izango du HABEren web-orri edo atarian bere pasahitz pertsonala erabiliz, eta ikusgai izango du norberari dagokion emaitza.

13. oinarria.– Ziurtagiriak.

Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian norberaren sarbidea eta «Agiriak» aukera baliatuz.

14. oinarria.– Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak.

Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira, eta, izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu, nahitaez:

– Erreklamatzaile edo eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako posta-helbidea eta helbide elektroniko bat.

– Nortasun-agiriaren zenbakia.

– Egiten duen erreklamazioa edo kalifikazioa berrikusteko eskaera.

– Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

– Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

– Eskaera-egilearen sinadura.

Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, onartutako pertsonei buruzko erabakia hartu, azterketa-proba egin edo azterketa-eguna izan edo proben emaitzak HABEren web-orri edo atarian (www.habe.euskadi.eus) ezagutzera eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Erreklamazioen eta kalifikazioak berrikusteko eskaeren erantzunei buruzko erabakia www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian argitaratuko da.

Erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek eta gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo, inola ere, deialdian jasotako prozeduren izapidetza eta egutegia.

1.– Erreklamazioak.

a) Deialdi honen egiaztatze-prozesuko interesdunak B1, B2, C1 eta C2 mailetan egin dituen irakurmen- eta entzumen-proben antolaketaren prozeduretan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu, euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentroaren aurrean, erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du.

b) Deialdi honen egiaztatze-prozesuko interesdunak idatzizko erreklamazioa jar dezake HABEren aurrean, deialdiaren Ebazpenean xedatutako proben antolaketa-prozeduren baitan hutsegiterik izan baldin bada.

Gainera, matrikularen egoera behar bezalakoa ez delako ere jarri ahal izango du azterketari batek erreklamazio bat.

Erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, bai paperean –Zuzenean arretagunean, postaz edota HABEren egoitzetan–, bai telematikoki (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan identifikazio sistema egoki bidez, hau da, BakQ edo NAN elektronikoz). Ahal bada, bide telematikoa lehenetsiko da.

2.– Kalifikazioak berrikusteko eskaerak.

a) Irakurmen- nahiz entzumen-probetan lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaerak euskaltegi bakoitzaren aurrean aurkeztu beharko dira.

Horretarako, probak burutu eta gehienez ere hurrengo bost lanegunetan euskaltegiak azterketariari kalifikazioak emango dizkio eta, hark hala eskatuko balu, probak ikusteko aukera ere bai. Azterketariak hurrengo hiru lanegun izango ditu berrikuspen-eskaera aurkezteko, eta euskaltegiak, jarraian, beste hiru lanegun erantzuteko.

Edonola ere, erantzuna deialdiaren egutegian idazmen-proba egiteko ezarritako data baino hiru lanegun lehenago eman beharko du euskaltegiak, eskabidea ontzat emanez gero HABEk azterketariari idazmeneko probara aurkezteko bidea egin diezaion.

b) Azterketariak HABEn eskatu ahal izango du HABEk antolatutako probetan lortutako kalifikazioa berrikusteko, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Kalifikazioak berrikusteko eskariek nahikoa funts edo oinarri izan behar dute; hau da, ondo arrazoituta eta trebetasunez trebetasun adieraziko dituzte beren motibazioak.

3.– Gora jotzeko errekurtsoak.

Interesdunek, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HABEren zuzendariari, aurreko erantzunen inguruko erabakia HABEren web-orri edo atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendariak lurralde-arduradunari, mailaz mailako Epaimahaiaren buruari edo Azterketa Batzordeko buruari eska liezaieke errekurtsoaren mamiari buruzko txostena.

Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

15. oinarria.– Informazioa, online tramitazioa eta argibide-eskaerak.

Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus web-orri edo atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta kalifikazioen berrikuste-eskaerei eta administrazio-errekurtsoen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus web-orri edo ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta-helbide elektronikoa baliatuko du Ebazpen honen oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

16. oinarria.– Espedienteak ikusteaz.

Azterkariak www.habe.euskadi.eus web-orri edo atarian izango ditu kontsultagai idazmen- eta mintzamen-probetako kalifikazio-orriak, eta eskuragai izango ditu idazmen-proba (digitalizatua) eta mintzamen-probako grabazioa.

17. oinarria.– Datu pertsonalen babesa.

Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak, bai eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak ere, Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJE) sartuko dira, «Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzako deialdiak», «Ikasleen dirulaguntzak» eta «Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak» deituriko tratamendu-jardueretan edo horien ordezkoetan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Datuak Babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, ondoren zehazten diren helburuetarako:

– Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzeko.

– Euskararen ezagutzaren egiaztatze-agiriak HABEren erregistroan inskribatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluan dioenari jarraikiz.

– Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helarazteko, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenenak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan gauzatu behar dira.

– Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleak kudeatzeko: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren kudeaketa.

HABEren zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xede bat gauzatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Interesdunek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta beren datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/.

Egiaztatze-prozesua amaitu eta gero, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko egindako probak prestakuntza-helburuetarako, ikerketa-lanetarako edo estatistikarako erabili ahal izango ditu HABEk betiere probok barneratuta dituzten datu pertsonalak disoziatu ondoren, indarrean dagoen legediak agintzen duen moduan.

18. oinarria.– Jarduerak isilpean gorde beharra.

Egiaztatze-deialdian parte hartzeko izendatutako aztertzaile, tutore eta ikertzaileen, maila bakoitzeko epaimahaikideen, Lurralde Batzordeetako kideen edo Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea egiaztatze-prozesuan beren funtzioa betetzeagatik parte hartzen duten alderdiekin zerikusia duten gertakari, dokumentu, kalifikazio-proposamen, deliberazio eta egoerak.

III. ERANSKINA
2024-2025 IKASTURTEAN A1 ETA A2 MAILAK EGIAZTATZEKO MAILAREN ATALASEAREN GAINEKO EBALUAZIO-JARDUEREN ETA 2025. URTEAN B1, B2, C1 ETA C2 MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETEN EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

1.– Ebaluazio-irizpideak.

A1 eta A2 gaitasun-mailak egiaztatzeko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueretan eta B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko azterketetan oinarri hartuko dira A1, A2, B1, B2, C1 zein C2 mailetako ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren «Ebaluazioa» atalean jasotakoaren arabera.

2.– Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak.

A1 maila: hasierako erabiltzailea.

A1 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu aintzat irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta- eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jarduera honen emaitzak agerian utziko du ikasleak bereganaturik dituela A1 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko gai dela erakutsi beharko du ikasleak. Hasierako erabiltzailearen maila honetan, mintzameneko ekintza komunikatiboak erabat galde-erantzun motz eta zehatzen bidez osatutako elkarrizketak izango dira.

Ikasleak mailaren amaieran A1 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskripzioan zehaztutakora iritsi beharko du, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak, eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, Ebazpen honen I. eranskineko 7.d) oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro bakoitzak bere Euskaltegiaren curriculum-proiektuan indarrean ditu bere ebaluazio-sistema eta irizpideak. Ondorioz, ebaluaziogintza horren azkeneko katebegi, gutxieneko ezaugarri hauek biltzen dituen mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduera burutuko du ikasleak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera, eta euskaltegiaren ECPari jarraikiz:

Entzumen-jarduera:

Ikasleak eguneroko harremanetan oinarrituriko A1 mailako testu bat jasotzen duen audio-grabazio bat entzungo du ebaluazio-jarduera honetan. Ikasleak, audio-grabazio horretan entzundakoari buruzko itemei egoki erantzunez, entzundakoa ulertu duela frogatu beharko du.

Irakurmen-jarduera:

Ikasleari A1 mailako testu bat(zuk) emango zai(zki)o irakurtzeko. Jarraian, ikasleak, jarritako item batzuei erantzunez, testu hori(ek) ulertu d(it)uela frogatu beharko du.

Idazmen-jarduera:

Ikasleari A1 mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bati egokitutako testu bat(zuk) idaztea eskatuko zaio, ekintza komunikatibo bat gauzatzeko.

Ikasleak, gutxienez 30 hitzeko testu bat idatziko du, eskatutako ekintza komunikatiboa gauzatzeko.

Mintzamen-jarduera:

Ikasleak binaka elkarreraginean jarriz burutuko da jarduera hau, irakaslearen edo irakasleen gidaritzapean.

Probak bi jarduera izango ditu:

a) Sarreran, ikasleak bere buruaren aurkezpena egingo du irakaslearen aurrean. Ikasleak informazio lagungarria izango du.

b) Ondoren, ikasleak aurrez prestatutako eta A1 mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bati egokitutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du elkarreraginean beste ikasle batekin. Ikasleak informazio lagungarria izango du.

Ikasle bakoitzak, gutxienez, hiru minutuko solasaldia burutu beharko du (sei minutu bikoteko) jarduera hau gainditzeko.

A2 maila: oinarrizko erabiltzailea.

A2 gaitasun-mailako agiria lortzeko, ikasleak lau trebetasunetan egindako ebaluazio-jarduerak hartuko ditu aintzat irakasleak, baita jarduera horietan ikasleak erakutsitako arrakasta- eta eraginkortasun-maila ere.

Ebaluazio-jarduera honen emaitzak agerian utziko du ikasleak bereganaturik dituela A2 mailarako HEOCean zehaztutako helburuak, orokorrak zein trebetasunez trebetasun emandakoak. Maila hau gainditzeko, beraz, helburuotan adierazitako gaitasun komunikatiboaren adierazle diren ekintza komunikatiboak gauzatzeko gai dela erakutsi beharko du ikasleak. Oinarrizko erabiltzailearen maila honetan, mintzameneko ekintza komunikatiboak galde-erantzunen bidez osatutako elkarrizketak izango dira.

Ikasleak mailaren amaieran A2 mailako ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalan bigarren deskripzioan zehaztutakora iritsi beharko du, lau trebetasunetarako zehaztutakora iritsi ere. Arian-arian egindako ikaslearen ekoizpenak jaso eta gorde egingo ditu irakasleak, eta euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentroak emaitzak, akta batera bildu ondoren, Q87 aplikazioko dagokion tokian sartuko ditu, Ebazpen honen I. eranskineko 7.d) oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro bakoitzak bere Euskaltegiaren curriculum-proiektuan indarrean ditu bere ebaluazio-sistema eta irizpideak. Ondorioz, ebaluaziogintza horren azkeneko katebegi, gutxieneko ezaugarri hauek biltzen dituen mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduera burutuko du ikasleak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera, eta euskaltegiaren ECPari jarraikiz:

Entzumen-jarduera:

Ikasleak eguneroko egoera ezagunetan oinarrituriko A2 mailako testu bat jasotzen duen audio-grabazio bat entzungo du ebaluazio-jarduera honetan. Ikasleak, audio-grabazio horretan entzundakoari buruzko itemei egoki erantzunez, entzundakoa ulertu duela frogatu beharko du.

Irakurmen-jarduera:

Ikasleari A2 mailako testu bat(zuk) emango zai(zki)o irakurtzeko. Jarraian, ikasleak, jarritako item batzuei erantzunez, testu hori(ek) ulertu d(it)uela frogatu beharko du.

Idazmen-jarduera:

Ikasleari A2 mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bati egokitutako testu bat(zuk) idaztea eskatuko zaio, ekintza komunikatibo bat gauzatzeko.

Ikasleak, gutxienez 60 hitzeko testu bat idatziko du, eskatutako ekintza komunikatiboa gauzatzeko.

Mintzamen-jarduera:

Ikasleak binaka elkarreraginean jarriz burutuko da jarduera hau, irakaslearen edo irakasleen gidaritzapean.

Probak bi atal izango ditu:

a) Sarreran, ikasleak bere buruaren aurkezpena egingo du irakaslearen aurrean. Ikasleak informazio lagungarria izango du.

b) Ondoren, ikasleak aurrez prestatutako eta A2 mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bati egokitutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du elkarreraginean beste ikasle batekin. Ikasleak informazio lagungarria izango du.

Ikasle bakoitzak, gutxienez, lau minutuko solasaldia burutu beharko du (zortzi minutu bikoteko) jarduera hau gainditzeko.

B1 maila: erabiltzaile independentea.

Entzumen-proba:

Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...) eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea edo cloze testa).

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Probak hiru jarduera izango ditu:

a) Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak...).

b) Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 2 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

c) Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako zenbait argazki eta horiei lotutako egoera eta egitekoa oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu, azterketariko bi minutu eta erdi.

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen-testuak...), eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 35 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

a) B1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Ponderazioa:

Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 30.

Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

c) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

Guztira: Gai / Ez-gai.

B2 maila: erabiltzaile aurreratua.

Entzumen-proba:

Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko, zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak...) eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea edo cloze testa).

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Probak hiru jarduera izango ditu:

a) Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak...).

b) Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atal hau prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 2 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

c) Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako zenbait argazki eta horiei lotutako egoera eta egitekoa oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu (azterketariko bi minutu eta erdi).

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) mailako baliabideez osatutakoa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 45 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

a) B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Ponderazioa:

Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

c) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

Guztira: Gai / Ez-gai.

C1 maila: erabiltzaile gaitua.

Entzumen-proba:

Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko zenbait testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...) eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 30 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Probak bi jarduera izango ditu:

a) Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du azterketariak. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hau prestatzeko testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

Azterketariak 20 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 5 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

b) Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo ditu, azterketariko bost minutu.

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako jarduerei erantzutea eskatuko da: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 60 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo bi testu idatziko ditu bien artean 300 hitz gutxienez izango dituztenak, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...), eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena 90 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

a) C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Ponderazioa:

Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

c) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

Guztira: Gai / Ez-gai.

C2 maila: erabiltzaile aditua.

Entzumen-proba:

Azterketariak, euskara batuan nahiz euskalkietan, gai orokorreko eta 4-5 minutu inguruko luzera duen testu grabatua bitan entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko 50-80 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, entzundako testuaren mezu edo esanahi nagusia adieraziz eta ideia nagusiak nahiz osagarriak identifikatuz Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...) eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

Entzumena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) egoki egin duen.

Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 40 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika, historia-kontakizuna...) eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

Azterketariak 30 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 10 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, 350-450 hitz inguru dituen testua irakurriko du, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, irakurritako testuaren mezu edo esanahi nagusia adieraziz eta ideia nagusiak nahiz osagarriak identifikatuz. Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...), eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 40 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak bi ariketa osatu beharko ditu idazmen-probaren barruan:

– Lehen ariketan, bitartekotza-jarduera bat egingo du. Azterketariak, emandako testu batean oinarrituta, hura berrekoitzi egin beharko du, proposatutako egoerara eta egitekora egokituz, eta betiere hartzailearen ezaugarriak kontuan izanik. Ariketa honetan, erreferentzia gisa, 150 hitz idatziko ditu 50 minutuan.

– Bigarren ariketan, gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du 110 minutuan, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

Idazmen-probaren bigarren jardueran eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 11-22 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Lehen ariketan, ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) informazioaren kudeaketa; 2) testuaren birformulazioa; 3) erregistroaren aukeraketa eta 4) hizkuntzaren erabilera.

Bigarren ariketan, berriz, ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez (lehen ariketan: 8 puntu; bigarren ariketan: 22 puntu), eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira, orotara (bi ariketen puntuazioak batuta).

Ezinbestekoa izango da bigarren ariketako irizpide guztietan nahikoa izatea idazmen-proba osoa gainditu ahal izateko, eta, beraz, bigarren ariketako irizpideren bat ez gainditzeak idazmen-proba osoaren kalifikazio orokorra honako hau izatea ekarriko du:

(Ikus .PDF)

Probaren iraupen osoa (bi ariketak egiteko) 2 ordu eta 40 minutukoa izango da (erreferentzia gisa: lehen ariketa egiteko, 50 minutu; bigarrena gauzatzeko, 110 minutu).

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko emandako arauen arabera.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak bi eremu ezberdinetan egingo dira: trebetasun hartzaileak (irakurmena eta entzumena) euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan, eta trebetasun sortzaileak (idazmena eta mintzamena) lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan.

Kalifikazioak eta emaitzak:

1.– C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

2.– Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai / Ez-gai.

Idazmen-proba: Gai / Ez-gai.

Entzumen-proba: Gai / Ez-gai.

Mintzamen-proba: Gai / Ez-gai.

Guztira: Gai / Ez-gai.


Azterketa dokumentala