Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
205

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, epaimahaiaren osaera aldatzekoa 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez iragarritako irakasle agregatuen plazen lehiaketarako.

2023ko abenduaren 29an argitara eman zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko abenduaren 14ko Ebazpena, zeinaren bidez irakasle agregatuen plazen lehiaketa iragarri zen (txanda librea eta desgaitasuna duten pertsonen txanda), eta prozesu horietako epaimahaikideak izendatu ziren.

Plazetako bat zen AGC8L1 – D00310-23 kodeduna. Zenbait epaimahaikidek abstenitzea eskatu zuten, interes gatazka zela eta. Beraz, ezinezkoa da prozesua egitea hasieran izendatutako epaimahaiarekin. Hori dela eta, 2023ko ekainaren 6an Saileko Kontseiluak onartutakoa kontuan hartuta, epaimahaikide berriak izendatuko ditugu abstentzio eskaria onartu zaien epaimahaikideak ordezkatzeko.

Beraz, unibertsitateko Estatutuetan ezarritako eskumenak direla bide, honako hau ebatzi dut:

UPV/EHUko kide berriak izendatzea epaimahai titularrerako eta UPV/EHUko kide berriak izendatzea ordezko epaimahairako. Beraz, AGC8L1 – D00310-23 plazarako epaimahai berria honela geratuko da:

– Epaimahai titularra:

• Ana Vallés Lluch. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

• Luis Alfonso del Portillo Valdés. Irakasle titularra. UPV/EHU.

• María Carmen Venegas Bernal. Unibertsitateko katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.

• María Lourdes García Rodríguez. Unibertsitateko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

• Aitor Urresti González. Irakasle agregatua UPV/EHU.

– Ordezko epaimahaia:

• José Ramón Serrano Cruz. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

• Javier Ruiz Ramírez. Unibertsitateko irakasle titularra. Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea.

• Ignacio Santiago Gómez Arriaran. Irakasle osoa. UPV/EHU.

• Gonzalo Diarce Belloso. Irakasle agregatua. UPV/EHU.

Leioa, 2024ko abenduaren 18a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala