Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2025eko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
204

IRAGARKIA, 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Basauriko Udalaren 2024ko enplegu publikoaren eskaintza argitaratu da 2024ko abenduaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (240. zenbakia). Enplegu publikoaren eskaintza hori Alkatetzaren 3864/2024 Dekretu bidez onetsi zen.

Aipatutako enplegu publikoaren eskaintzak sistema aseka aurreikusten du 11 plaza betetzeko. Horietatik 4 plaza Administrazio Orokorreko eskalakoak dira, azpieskala teknikokoak, Administrazio Orokorreko Teknikaria (A1). Eta beste 7ak Administrazio Bereziko eskalakoak dira: zerbitzu berezietako azpieskalako plaza bat, hainbat lanbidetako langilea, Brigadako Obren Arduraduna (C1), zerbitzu berezietako azpieskalako 3 plaza, udaltzain klasekoa, Udaltzaina (C1), zerbitzu berezietako azpieskalako 2 plaza, hainbat lanbidetako langilea, Eraikin Publikoen Mantentze-lanen Arduraduna (TP) eta zerbitzu berezietako azpieskalako plaza bat, hainbat lanbidetako langilea, arotz laguntzailea (TP).

Enplegu publikoaren eskaintzak xedatzen du desgaitasuna duten pertsonentzako sarbide askeko sistemaren bidez betetzea Administrazio Orokorreko eskalako, Administrarien Azpieskalako eta Administrarien klaseko Administrari plaza bat (C1).

Bestalde, enplegu publikoaren eskaintzak xedatzen du barne-sustapenerako sarbide sistemaren bidez Administrazio Bereziko eskalako 3 plaza betetzea: plaza bat azpieskala teknikokoa, goi-mailako klasekoa, Administrazio Orokorreko Teknikaria (A1), plaza bat zerbitzu berezietako azpieskalakoa, hainbat lanbidetako langilea, Brigadako Obren Arduraduna (C1), eta beste plaza bat zerbitzu berezietako azpieskalakoa, hainbat lanbidetako langilea, igeltsero ofiziala (C2).

Hala egiten da, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52.7 artikulua betetzeko.

Basauri, 2024ko abenduaren 13a.

Alkatea,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala